Mugarik Gabeko Txuntxuneroek diana berri bat antolatu dute. Oraingoan Nafarroako Orkoien herrian izango da, Iruñeatik kilometro batetara. Hitzordua ekainaren 12an jarri dute goizeko 10’etan Euskal Herria enparantzan eta bertara kotxean doazenei kotxea Orkoiengo Giza Etxeko aparkalekuan uztea aholkatzen diete.
Bertan parte hartzeko izena eman nahi dutenek, ekainaren 5 baino lehen esan behar diote Javier Inbuluzketari 636 02 84 41 telefonora deituz edo Whatsapp bidez idatziz.
Egun horretarako egitaraua hau da:
- 10:00 Hamaiketakoa Euskal Herria enparantzan
- 11:00 Dianak eta dantzak
- 14:30 Bazkaria Igerilekuko ostatuan (8 € pertsonako)*
(*) Orkoiengo txistulari taldeak hamaiketakora konbidatzen du eta bazkari bakoitzeko 10 € laguntza emanen du.
Txistulariek Fa# tonuan afinatutako txistuak erabiliko dituzte egunerako hautatuko piezak jotzeko. Partiturak behar dituenaren esku utzi dute lotura hau:
Biribilketak
- Alborada de Segura
- Alkar Diana
- Elizondo
- Goizeko Izarra
- Hego Haizea
- Ikusi Mendizaleak
- Pozik Gatoz
- Trintxerpe
- Udaberriko Lore Politena
Fandangoak
- Andre Madalen
- Betelu
- Txortena
Arin-Arina
- Lagun Zaharra
- Txortena
Boleroak
- La Bajera
Habanerak
- Lexearena
- Molinatxo
Dantzak
- Polka Pik