- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Bilboko Areatzan erromeria giroa piztuko du Bilboko Udal txistulari bandak. Horretarako hainbat laguntzaile izango ditu ondoan. Batetik Alvaro García gitarra-joleak lagunduko ditu txistu soinuak. Eta bestetik bi dantza-maisu izango dira plazan dantzarako gogoa dutenak animatzen eta laguntzen: Patxi Laborda eta Sabin Bikandi. Biak ere lan-ildo horretan esperientzia zabaleko musikari eta dantzariak.
Betiko dantza erritmoei jarraiki oinak mugitzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Habanerak, jauziak, muxikoak, jota eta arin-arinak, pasodobleak… txistu eta gitarra doinuz lagunduta eskainiko zaizkigu, udaberri arratsaldeko giro ederraz gozatzeko.