Eibarko Usartza Txistulari Taldeak, hainbat gonbidaturekin batera, kontzertua eskainiko du abenduaren 22an. Abesbatza, pianoa, metal boskotea eta musika eskolako ikasleekin bat, gabon doinuak emango dituzte txistulariek emanaldian.
Udaletxeko arkupetan jarri dute hitzordua Usartza Txistulari taldeko kideek abenduaren 22rako. Ez dira bakarrik izango baina, ondoan izango dituzte eta Sostoa abesbatza, J.B. Gisasola Musika Eskolako txistu ikasleak, Isabel Laspiur piano jolea, Unai Cabanzón tronpeta jolea, Danel Montero tronpeta jolea, Iñaki Orbegozo tronparekin, Xabier Martin tronboiarekin eta Beñat Etxabe tuba jolea. Emanaldiak gabon doinuz beteko du Udaletxeko arkupea eguerdiko 12:30etatik aurre.
Egitaraua
Kartela