Aretxabaletako txistulariek argazki hau helarazi digute. Pasa den urriaren 26koa da, Arrasaten (Gipuzkoa) ospatutako Debagoieneko Txistulari Eguneko partaideen argazkia da.
Hamargarren edizioa zuen aurtengoa Debagoieneko Txistulari Egunak eta bertan 31 txistulari bildu ziren Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Oñati eta Murgiatik gerturatutakoak.
Giro ederrean, diana batekin hasi zuten eguna, eguerdian Herriko plazan kontzertua eskaintzeko. Bukatzeko partaideak mahaiaren bueltan elkartu ziren bazkari legea egiteko.