37. Txistu Alardea antolatu du Goizeresi taldeak Beasainen

Beasainen 37 urte beteko ditu Txistularien Alardeak aurtengo edizioarekin. Hitzordua urriaren 26an izango da Goizeresi txistu taldeak antolatuta.

Hitzordua Beasaingo (Gipuzkoa) Udazken Kulturalaren baitan izango da urriaren 26an, egun hortan kontzertua eskainiko dute txistulariek: Txistularien Alardea. Emanaldiak aurtengoan 37. urtea beteko du. Antolakuntzan diharduen Goizeresi txistu taldeak parte hartzeko deialdia zabaldu du.

Egitaraua

Kontzertua prestatzeko entsegua izango dute parte hartzaileek arratsaldeko 4etan Gernika pasealekuko frontoi txikian. Ondoren, 7etan, kalejira burutuko dute txistulariek. Kontzertua berriz, ordu erdi beranguago hasiko da. Emanaldiaren ostean, parte hartzaileei afari bat eskainiko zaie.

Parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago telefono zenbaki honetara hots eginez: 649043256 edo e-mail bat idatziz helbide honetara goizeresi@live.com. Antolakuntzak honako oharrak egin ditu: atrilak eraman behar dira, fa-ko txistuak eta sib-ko silboteak erabiliko dira eta, azkenik, janzkerari dagokionez alkandora zuria eta galtza, jertsei eta oinetako ilunak hobetsiko dira.

Programa

Kontzertuan honako obrak joko dira:

  • Euskal musikaren gorespena … Mold. Txomin Agirregomezkorta
  • Lunabarra … Mold. R Sarriegi / J.I. Ansorena
  • Gabiltzan kalez kale … Pablo Sorozabal
  • Donostia … Pablo Sorozabal / Mold. T. Agirregomezkorta
  • Auspo jotzailearen ametsa (fandangoa) … Pepe Andoain
  • Gurea (arin arina) … Pepe Andoain
  • Goiburu (biribilketa) … Pepe Andoain
  • Eperra … Herri doinua / Mold. Xanet Arozena
  • E.H. R´ n ´R … Niko Etxart / Mold. Xanet Arozena
  • Nere sentimentua … Mold. Aitor Furundarena
  • Aurrera Altsasu … Pello Reparaz – Jon Maia / Mold. K. Sanchez Ekiza
  • Katedral bat … Gorka Urbizu – Berri Txarrak/ Mold. Aitor Furundarena