Txistua joz Nafarroa Oinezen partehartzera deitu du MGTk

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek deialdia zabaldu dute urriaren 20an Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinezen txistua jotzeko.

Datorren urriaren 20an Nafarroako Ikastolen festan izango da Mugarik Gabeko Txuntxuneroak taldea. Aurten Tuteran egokitu da Nafarroa Oinez jaia eta bertan txistu doinuak zabaltzea izango da xedea.

Txistulariak goizeko 10etan elkartzeko deialdia egin dute MGTko kideek. Topagunea 3.guneko txosna izango da. Ibilbideari 10:30ean ekingo diote kalejiran. Ordu bete geroago, 11:30ean, geldialdia egingo dute ogitartekoa eta edari bana hartzeko, antolakuntzaren kontura. Indarberrituta txistu eta danbolinak astintzeari berrekingo diote. Emanaldiari amaiera eguerdiko ordu bietan emango diote.

Parte hartzeko aurrez abisua eman beharra dago acortijy@gmail.com e-mailean edo 640 56 45 04 telefonora whats-app bat bidaliz urriaren 15erako.

Jaiaren inguruko informazio osoa hemen.

Errepertorioa

Emanaldian txistulariek fa#ko txistua erabiliko dute. Joko diren doinuen partiturak berriz, hemen dituzuze eskura.