Jose Miguel Laskurain Caño txistulari eta orkestra zuzendaria Ton.pendium Emsemble Wien orkestra zuzenduko du Vienan (Austria), azaroan.
Orkestra zuzendari, Bergarako Txistu Bandako buru eta New Txistu 1.0 webaren sortzailea da, besteak beste, Jose Miguel Laskurain Bergararra. Vienatik gonbidapena jaso berri du bertako Ton.pendium Emsemble Wien orkestra zuzentzeko lanak egiteko azaroan zehar. Aukera berri honetan, bere esanetara hainbat musikari entzutetsu izango ditu, hala nola Matei Iochimescu flauta-jole errumaniarra.
Laskurain galtzak bete lan ibiliko da hilabeteotan: Debabarreneko orfeoia zuzenduko du Deban, Elgoibarren, Salamancan eta La Alberca herrian; Bergarako musika eskolako orkestra Santa Zezilia egunean, Bergaran; Alizia musikala Kursaalean (Donostia) 2020ko urtarrilaren 4an; eta apirilean, Bielorrusiako Irrati-Telebistako Orkestraren gidaritza hartuko du beste behin ere Minsken (Bielorrusia).