Lehengo ekainaren 17an hasi ziren irailaren 25era arte Iruñeko Txistulariek eta Iruñeko Gaiteroek astearte eta ostegunetan Iruñeko Gazteluko plazan ematen dituzten dantzaldiak.
Nahi duen guztiak musutruk dantzatzeko txistulari eta gaiteroek biribilketak, pasodobleak, polkak, zortzikoak eta porrusaldak jo ohi dituzte udak irauten duen artean. Egun batzuetan txistulariak aritzen dira eta besteetan gaiteroak.
Ekaineko egunak atzera geratu ondoren, uztailaren 1 eta 3an arratsaldeko zazpi eta erdietatik bederatzi eta erdietara ariko dira musika kioskotik. San Fermin festetan geratu ondoren, abuztuaren 18an berrekingo diete dantzaldiei txistulari eta gaiteroek; zazpietatik bederatzietara izango dira. Irailean 2tik 25era arratsaldeko sei eta erdietatik zortzi eta erdietara izango dira.