Mugarik Gabeko Txuntxuneroek Iruñeko festetan txistua joaz festez gozatzeko aukera ezberdinak proposatu ditu. Ekainaren 28aren aurretik eman behar dute izena bertan parte hartu nahi duten ttunttuneroek.
Mugarik Gabeko Txuntxuneroek gordetako eguna uztailaren 11, ostirala, da. Hamar eta erdietan Ortzadarren hamaiketakoa egitera elkartuko dira ttunttuneroak eta hamabietan abiatuko da kalejira. Hamabi eta erdietan Alkate Soñua joko da udaletxean. Ordu bietan bukatu ondoren bazkaria izango dute hiruak laurden gutxiagotan Ortzadarren.


Uztailaren 13an, igandea, Mariñelak danborradarekin izango da kalejira. Beste egunetako ordutegia errepikatuko da; hamar eta erdietan Ortzadar elkartean bildu hamarretakoa egitera eta hamabietatik ordu bietara desfilea, hiruak laurden gutxiagotan Ortzadar elkartean bazkaria.

Bazkaldu edota hamarretakoa hartuko dutenek Albenizi ekainaren 28aren aurretik esan behar diote Albéniz 652058521 Whatsappera edo alfredo7933@hotmail.com emailera idatziz. Kontuan izan bazkaria pertsonako 25 euro ordaindu beharko direla eta hamarretakoa 5 euro.
Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak antolatutako kalebueltetan parte hartzeko aukera ere badago uztailaren 7, 8 (78ko Sanferminak gogoan) eta 14an. Horietan, hamar eta erdietan Ortzadar elkartean hamarretakoa egitera elkartuko dira eta hamabietatik ordu bietara Iruñeko parte zaharrean kalejiran ibiliko dira. Egun hauetan ez da Ortzadarren bazkaltzerik izango.
