Mugarik Gabeko Txuntxuneroek Marinelaken gonbidapena zabaldu du. Ekainaren 22ko festan parte hartu nahi duten txuntxuneroek ekainaren 15erako esana izan beharko dute.
Marinelak Danborradak txuntxuneroak Donibane Lohizuneko festetan parte hartzera gonbidatu ditu. Goizeko bederatziak laurden gutxiagotan elkartuko dira diana jotzeko. Bederatzi eta erdietan danborradarekin egingo duten kalejira abiatuko da. Hamabietan aperitifaren txanda izango da, udaletxean. Eta ordu batetan bazkaltzera joango dira.
Txistua jotzera joan nahi dutenek sitxassa@orange.fr helbidera idatzi behar diote Sebastiani; txistua joko dutenek lehentasuna izango dute.
