Giro ederrean ospatu zen Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketa

Gazteenetatik helduenetara Mikel Alzate, Izar Inbuluzketa eta Ekain Cachenaut nabarmendu ziren ederki aritu ziren txistulari gazteen sail bakoitzean Bilbon ospatu zen txapelketan.

Maiatzaren 17an Bilboko Bidebarrieta kulturgunean goizeko bederatzi eta erdietan zegoen hitzordua jarria. Ordu horretan zozketatu behar zuten Maite Sagastibeltza, Aitor Huarte eta Ainara Martinezek osatutako epaimahaiaren aurrean txistulari gazteak zein txandatan joko zuten. Hamarrak aldera hasi ziren ttunttunero gazteak beraien urduritasunei aurre eginez irakasleen laguntzarekin gogotsu prestatutako piezak jotzen.

Goizean gazteenak aritu ziren, bi sailetan banatuta; 12 urte arterakoak batetik eta 13 eta 17 urte artekoak bestetik. Arratsaldean zaharrenen txanda izan zen, 18 eta 25 urte artekoena. Azken hauek jotzen bukatutakoan, publikoa txistulariekin batera epaimahaikideen deliberoaren zai geratu zen.

Hauek izan ziren epaimahiaren arabera maiatzaren 17ko Euskal Herriko Txistulari Gazteen III. Txapelketan maila bakoitzean nabarmendu ziren txistulariak:

12 URTE ARTEKOEN SAILAN
  1. Mikel Alzate (Erratzu – Nafarroa)
  2. Jone Inbuluzketa (Orkoien – Nafarroa)
  3. Bittor Etxabe (Donostia – Gipuzkoa)
13 ETA 17 URTE ARTEKOEN SAILA
  1. Izar Inbuluzketa (Orkoien – Nafarroa)
  2. Ekain Txakartegi (Ispaster – Bizkaia)
  3. Hodei Saenz de la Cuesta (Durango – Bizkaia)
18 ETA 25 URTE ARTEKOEN SAILA
  • Irabazle: Ekain Cachenaut (Uztaritze – Lapurdi)
  • Saridunak: Uxue Ardanaz, Ane Telletxea eta Yaiza Gonzalez (Burlata – Nafarroa, Hernani – Gipuzkoa, Burlata – Nafarroa)

Zalantzarik gabe, egin duzuen lanak txistulari hobeak izateko balioko dizue. Zorionak parte hartu duzuen guztioi.