Trintxerpeko XVI. Txistulari Alardearekin batera Gipuzkoako III. Alarde Txiki

Trintxerpeko Ilunbe txistulari taldeak Euskal Herriko Txistulari Elkartearekin eta Ilunbe musika eskolarekin antolatu du.

Ekainaren 1ean ospatuko da alardea. Goizeko hamarretan entseatzeko Trintxerpen elkartuko dira Euskal Herriko musika eskoletatik etorritako txistu ikasleak. Ondoren, hamaika eta erdiak aldera, hamaiketakoa egingo dute. Hamabietan kalejiran ibiliko dira Trintxerpeko kaleetan Erromerian, Atiarno, Trintxerpe, Ikusi Mendizaleak eta Bat bi hiru lau biribilketak joaz. Serafin Esnaola plazara hamabi eta erdiak aldera iritsiko dira eta bertan emango dute kontzertua Mari Jose Gaztelumendik zuzenduta. Txistulariekin batera Illunbe metal boskotea, abesbatzak, dantzariak eta erraldoiak ariko dira.

Kontzertuaren ondoren elkarrekin bazkalduko dute.