Portugaleteko Txistuzaleak Elkarteak txistulariak abuztuaren 15ean beraiekin batera Portugaleteko VII. Txistularien Kontzertuen parte hartzera gonbidatu dituzte. San Roke plazan izango da kontzertua, arratsaldeko zazpi eta erdietan.
Kontzertua prestatzeko entsegua egingo da ekainaren 25ean, asteazkena, arratsaldeko seietan. Azken entsegua kontzertuko egunean egingo da arratsaldeko lauetan. Kontzertuaren ondoren otamena izango da txistularientzat.
Parte hartu nahi duten txistulariek Portugaleteko Txistuzaleak Elkartearekin harremanetan jarri behar dute portugaletekotxistubanda@gmail.com helbidean edo WhatsApp bidez 653729826 telefonoan.