Atzo eman zion hasiera 11 egunetan luzatuko den euskara erabiltzearen aldeko ariketak.
Euskal Herriko Txistulari Elkarteak babesten duen ariketa honetan parte hartzera animatzen zaituztegu txistulari guztiak. Izena eman ez duzuenek oraindik ere Euskaraldiaren orrian emateko aukera duzue. Egun hauetan zein rol hartu nahi duzun aukeratu, belarriprest edo ahobizi, eta zure rola soinean jarritako txaparekin iragarri zurekin hitz egin dezakeen guztiak euskaraz egin dezakeela jakin dezan.
Aurrera bada! Etorkizun euskaldunaren bila!