Taldeek ekainaren 8ra arte dute izena emateko aukera.
Apirilean aurreratu genuen bezala, Danboligenak, danbolintero gazteen topaketa aurten Mendaron izango da ekainaren 21ean. Bertan parte hartu nahi duten taldeek izena telefonoz (688 842 894) edo emailez (txistulari@txistulari.eus) eman dezakete.
Mendaroko txistularien taldeak Euskal Herriko Txistulari Elkartearekin egitarau hau antolatu du:
- 10:00 Kalejira
- 12:00 Tailerra
- 14:00 Bazkaria
- 17:00 Plaza dantzak
- 18:30 Txistu poteoa
Plazan joko diren dantzen eta txistu poteoan joko diren doinuen partiturak saretik eskura daitezke. Hemen daude.
Animo gazteak! Ez zalantzarik izan. Ederki pasako duzue!
