Euskaraldirako prestatzen

Euskaraldiaren antolaketan lanean ari direnek lau liburuxka sortu dituzte euskararen erabilpena zabaltzeko zenbait gomendiorekin.

Orain dela aste batzuk esan genuen bezala, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Euskaraldiarekin bat egin du eta gure inguruan euskararen erabilera ahal den neurrian ohikotzeko lanean dihardugu. Interesgarria deritzogu Euskaraldiak partekatu dituen gida labur hauek irakurtzea. Oso laburrak dira eta proposatzen dutenak euskara erabiltzeko guneak sortzen lagun dezake.

Liburuxka horiek gai hauek dituzte ardatz: lehen hitza euskaraz egitea, hizkuntza aldaketa piztea, ulermena hobetzea eta asertibitatea lantzea.