Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketa Bilbon

Maiatzaren 17an Bilboko Bidebarrieta kulturgunean izango da Euskal Herriko Txistulari Gazteen III. Txapelketa.

Izena emateko azken eguna apirilaren 4an bukatuko da. Handik hilabete bat pasa aurretik, maiatzaren 2rako, izena eman dutenek txapelketan jotzeko aukeratu duten obraren partitura antolatzaileei bidalia izan beharko dute.