Mugarik Gabeko Txuntxuneroek maiatzaren 31ko topaketara deitu dituzte txistulariak. Apirilaren 5aren aurretik eman behar da izena.
Parte hartu nahi duten txistulariek Sebastien-i (sitxassa@orange.fr) idatzi behar diote apirilaren 5aren aurretik.
Mariñelak danborradak aurten 40 urte betetzen dituela ospatuko dute Donibane Lohizunen. Goizeko bederatzietan elkartuko dira gosaldu eta taldeko argazkia atera ondoren, hamarrak eta laurdenetan, Alde Zaharrean kalejiran ibiltzeko. Eguerdiko hamabietan Ferdinand Foch plazan bilduko dira kalejirarekin jarraitzeko eta ordubata eta erdietan jotzeari utzi eta aperitifa hartuko dute segidan bazkaltzeko.
Txistulariei FA # tonuan afinatutako txistuak ekartzeko deia egin zaie. Joko den errepertorioa hau da:

Partituraren bat falta duenak hemendik har dezake.