Zangozako dianak irailan

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek bertan parte hartu nahi duten txistulariei izena irailaren 10aren aurretik emateko eskatu diete Euskal Herriko Txistulari Elkartera helarazi duten gonbidapenean.

Izena emateko, txistulariek MÂȘ Jesus Maloni jakinarazi behar diote 685 900 928 zenbakira Whatsappez edo mariajesusmalon@gmail.com emailera idatziz. Bazkaria 10 eurotan izango dute musikariek zein haiekin doazenek.

Gogoratu dianan joko diren txistuak Fa # tonuan afinatuak izango direla. Eta joko den errepertorioko partituraren bat behar izanez gero lotura honetatik har daiteke.