Euskal Herriko Txistulari Elkartearen mendeurrena 2027an beteko da. Horren harira eskaini diren atorrak eskatzeko bigarren epe bat zabaldu da urriaren 30era arte.
Lehenengo deialdian bezala, inprimaki bat bete behar da jaso nahi diren atorren neurriei eta diseinuari buruzko zehaztapenekin. Aukeran dauden atorren neurri eta mozketei buruzko zehaztasunak lehenengo deialdian daude.