Bazkideek bidalitako partitura berrien txokoa

Noizbehinka elkartean bazkideek sortutako konposizioak jaso izan ditugu argitaratuak izan daitezen. Zuzendaritzak, gai honi irtenbide azkarra, atsegina eta praktikoa emateko asmoz, elkartearen web orri ofizialean bazkideen txokoan dagoen Partiturak izeneko atalean azpiatal berria sortzea erabaki du, Bazkideen Sorkuntza atala hain zuzen ere, eta bertan argitaratuko dira aipatutako partiturak.

Beste aldetik partitura horiek bazkide guztiei ostiralero bidaltzen diegun berripaperan ere argitaratu eta igorriko ditugu. Astean gehienez ere 4 partitura argitaratuko genituzke.

Zuen partiturak argitaratuak izatea nahi baduzue txistulari@txistulari.eus helbidera bidal ditzakezue. Partiturek sorkuntza berriak izan beharko dute, jatorrizkoak, hau da, bidaltzen duenak izan beharko du konposizioaren egile.

Irailean hasiko gara dagoeneko esku artean ditugun partiturak ezagutzera ematen.

Atal horretan argitaratuko ditugun partiturak Txistulari aldizkariaren erredakzio taldearen esku geratuko dira eta bere irizpide eta aldizkariaren plangintzaren arabera aldizkarian argitaratuak izango dira ala ez.

Mila esker dagoeneko beren lanak elkartearen esku utzi dituztenei eta aldez aurretik utziko dituztenei ere zuen eskuzabaltasunarengatik.