Txistularien topaketa Tuterako festetan

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek uztailaren 28an Tuteran topatzea proposatu dute.

Tuterako festak uztailaren bukaeran izango dira eta herriko kaleetan txistua joaz ibiltzeko aukera hau baliatu nahi duenak Montxo (637217544) edo Txusi (655890965) esan behar dio uztailaren 21aren aurretik.

Egunean bertan hamarretan Beterri elkartean topatzeko asmoa dago. Hamarretakoa egin ondoren Terentxo Arana omenduko dute elkartutakoek, hamaika eta erdiak aldera. Hamabietan kalejira abiatuko da, behar denean gelditu eta tragoska bat hartzeko tarteak hartuz. Bukatzeko, ordubi eta erdietan Queiles jatetxean bazkaria izango da.

Bazkarirako musikariei 10 euro eskatuko zaizkie eta haiekin doazen lagunei 25 euro.

Gogoratu FA # tonuan doitutako txistuak eramatea eta arropa txuria; gerriko edota zapi gorriekin. Jotzeko aukeratu diren piezak hauek dira:

Partituraren bat falta duenak hemendik har dezake.