Mugarik Gabeko Txuntxuneroek Ortzadar Elkartearekin antolatutako kalejiren berri eman du. Uztailaren 10ean txistularien kalejira egingo da eta uztailaren 13an Marinelak Danborradarekin ariko dira.
Uztailaren 10ean parte hartu nahi dutenek ekainaren 30aren aurretik eman behar dute izena. Danborradan uztailaren 13an jo nahi duten txistulariek, berriz, uztailaren 3aren aurretik eman behar dute izena. Irudietan ikusten denez goizeko 10:30etan elkartuko dira Ortzadar Elkartearen egoitzan eta 20 eurotan izango da bazkaria.
Partituraren bat falta duenak hemendik har dezake.