Heldu den 2027an Euskal Herriko Txistulari Elkartea sortu zenetik ehun urte beteko direla eta, mendeurrena girotzeko atorrak jarri dira salgai.
Ator guztiak zuriak dira eta elkartearen logotipoa dute eta 30 eurotan daude elkarteko bazkideentzat.
Segidan ageri diren fitxetan azaltzen denez, mozkera zuzeneko atorrak %67 poliester eta %33 kotoiz eginak dira, mozkera estukoak berriz %97 kotoiz eta %3 elastanoz. Mozkera batean zein bestean lepoa alkandorarena edo maho erakoa izan daiteke.
Atorra nahi duenak behean utzi dugun eskaera fitxa beteta elkartera bidaltzeaz gain, aukeran dauden kontu korronteetako batean ordainketa egin duela azaltzen duen agiria bidaltzea komeni da. Uztailaren 30era arte luzatuko da eskatzeko epea.