Mugarik Gabeko Txuntxuneroek euskal txistulariak Faltzesen maiatzaren 26an izango den Baratzuriaren Egunean txistua joaz parte hartzera gonbidatu dituzte. Partehartzea maiatzaren 18aren aurretik baieztatzea eskatu dute.
Izena emateko Felix Martinezekin (636685288) hitz egin behar da Whatsappera idatziz edo telefonoz.
Txuntxuneroen plana hau da:
- 9:30 Foruen plazatik abiatuko dira kalejiran.
- 11:00 Hamaiketakoa, eta segi kalean txistua jotzen.
- 13:30 Makaia Dantza Taldea.
Egunean zehar joko den errepertorioa, gutxi gorabehera, hau izango da:
Partituraren bat falta duenak, hemendik har dezake.