Sor Martina hil zaigu

103 urte zituela, Frantziska Martina, Isidroren azken seme-alaba, Murgiako (Araban) Hijas de la Caridad egoitzan hil zen pasa den igandean.

Beti, elkar ikusten genuenean, bere poztasunez bere Aitatxok berari egindako Frantziska Martina arin-arina gogoratzen zuen. Ondoren, Zuiako dantza taldeko partaideek dantzatzen zuten. Normalean, Sta. Ageda egunean izaten zen. Bere urtebetetzea otsailan ere bazen.

Jose eta Frantziska bere arin-arina dantzatzen.

Gaur, azaroak 7, Murgiako hil herrira joan den jendeari azaldu diot (behin apaizak berak eskatuta) zer nolako harremana zuen bere Aitatxorekin eta zenbat estimatzen zuen bere aita Isidrok berari egindako arin-arina. Segidan jo egin dut eta joandako familiakoek biziki eskertu didate.

Jose Luis Cantabranak bere hiletan arin-arina ere eskaini dio.

Esan dezakegu Sor Martinak Zuiako bailaran sartu eta sortu zuen musikaren zaletasuna hainbat talde sortuz. Txistua aparte, tuna, korua eta musika klaseak ematen zituen bere egoitzan, monjina eginkizunez gain. Zuian bere musika-hazia eta bihotza erein zuen. Guk orain, Zuiako Musika Eskolan, jarraitzen dugu berak hasitako zuhaitza eta Musika zaintzen.

GOIAN BEGO!

Jose Luis Cantabrana