Aurten ere Mugarik Gabeko Txuntxuneroek Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen Sanferminekin bat egingo du.
Uztailaren 10eko dianak Ortzadar elkartearen egoitzatik abiatuko dira. Txistulari guztiak parte hartzera gonbidatuta daude. Kalebueltaren aurretik hamaiketakoa egingo da elkartean eta bukatutakoan 20 euroren truke bazkaltzeko aukera dago. Bazkaltzen geratu nahi duenak ekainaren 30aren aurretik Terentxori esan behar dio 650 91 38 31 zenbakira Whatsapp-era idatziz.
Egun horretarako Fa# tonuan afinatutako txistuekin joko den errepertorioko partiturak lotura honetan eskura daitezke.
Uztailaren 8an 78ko Sanferminak Gogoratzeko ekitaldia egingo da. Eguerdieko 12etan Ortzadar elkartetik abiatuko da. Zezen-plazatik pasa eta Germanen Estelara joango dira egun horretako propio aukeratutako doinuak joaz.
Horretaz gain Ortzadarrek elkarte gastronomiko moduan ere jarduten duela gogorarazten du. Inork bertan jatera joan nahi badu uztailaren 7, 10, 13 eta 14an oraindik lekua badela esan dute, gainontzeko egunetan bazkideek dena hartua omen dute. Terentxori idatziaz lekua gordetzea nahitaezkoa da.