EHTE, Txisturako konposizio lehiaketa 2021

2017an gure elkarteak txisturako konposizio lehiaketa antolatzeari berriro ekin zionetik 5. edizioa bete da 2021an. Bitarte honetan hainbat aldaketa izan ditu lehiaketak. Lehenengo hiru urteetan konposatzaileek obra berriak aurkezten zituzten eta aurkeztutakoen artean sariak banatzen zituen epai-mahaiak. Duela bi urtetik berriz, konposatzaileek beren lanak aurkezten dituzte, berdin izanik zein instrumentutarako konposatuak diren. Aurkeztutakoen artean epai-mahaiak, sari gisa, hiru konpositore aukeratzen ditu txisturako obra berriak konposatzeko enkargua jasotzen dutenak.

2017an aukeratu ziren 13 lanetatik, 2020ko lehiaketan enkarguak jasotzeko beren burua aurkeztu zuten mundu osoko 68 konpositore izatera pasatu ginen. 2021ean berriz, mundu osoko 22 herrialde ezberdinetako 39 konpositore izan dira beren burua EHTEren konposizio lehiaketa honetara aurkeztu dutenak.

– AEB … 3– Espainia … 6– Italia … 5
– Alemania … 2– Estonia … 1– Kosovo … 1
– Argentina … 1         – Euskal Herria … 4– Norvegia … 1
– Belgika… 1   – Finlandia … 1– Portugal … 1
– Britainia Handia … 2– Grezia … 1– Serbia … 1
– Errumania … 1– Hungaria … 1– Txile … 1
– Errusia … 1– Indonesia … 1– Txina … 2
  – Ukraina … 1
Jatorri ezberdineko 39 konpositore aurkeztu dira lehiaketara.

Parte hartzaile zaharrena 63 urtekoa izan da eta gazteena 24 urtekoa (Euskal Herrikoa gainera), bataz besteko adina 37,7 urtekoa izan da. Azpimarratzekoa da emakumeen parte hartzea ere poliki hazten ari dela eta lehenengo edizioan emakume bakar bat ere ez aurkeztetik 2021an parte hartzaileen %30,7 (12 emakume) izatera pasa gara.

EHTE txisturako konposizio lehiaketa 2021 edizioan suertatu diren garaileak hauek dira:

2000€ko enkargu bat egitea Ángela Gómez Vidal (Espainia) konpositorearentzat, txistuaren familiako 2 instrumentu barne duela eta ondorengo zerrendatik aukeran lau instrumentu hartuta: soprano, biolina, biola, biolontxeloa, perkusioa, akordeoia, flauta, klarinete, saxo, obra berria idatz dezan.
1500€ko enkargu bat egitea Marta Haladzhun (Ukrainia) konpositorearentzat, hiru txistu-jotzaile eta perkusio-jotzaile batentzat obra berria idatzi dezan.
1500€ko enkargu bat egitea Anna-Louise Walton (AEB) konpositorearentzat, Trio Zukan hirukotearentzat obra berria idatzi dezan.
Epaimahaiak aipamen berezia egin nahi izan dio Davide Wang (Italia) konpositoreari (sari ekonomikorik gabeko aipamena).

SARI-BANAKETA EKITALDIA

Sari-banaketa ekitaldia datorren otsailaren 13an, igandea, eguerdiko 12:30tan Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak Donostiako Santa Maria Basilikan eskainiko duen kontzertuaren barruan egingo da.

Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak bere kontzertua egokitu du lehiaketaren testuinguruan jartzeko. Lerro hauetatik eskertu nahi dugu Donostiako Udalaren Txistularien prestutasuna eta eskaini diguten laguntza. Animatzen zaituztegu kontzertura joan eta gozatzeko.