Bideoa: Donostiako Udalaren Txistu taldea
Maitatia disko liburuko aurkezpen kontzertuan grabatutako irudiak dakartzagu hona, Jean-Baptiste Valliéren Tambourino.
Maiatzaren 3an, Maitatia disko liburu bikoitzaren aurkezpen kontzertua izan zen Debako Elizaren klaustroan. Donostiako Udalaren Txistu taldearekin batera Mikel Azpiroz (pianoa eta hammond), Mikel Artieda (baxua) eta Mitxel Longaron (bateria) aritu ziren. Bertan izan zen baita Jose Manuel Ugarte, proiektuaren bultzatzailea.
EHTEko bazkide bakoitzari ale bat dagokio doan. Aleak eskura ematen dira elkartearen ekitaldietan. Informazio gehiago jasotzeko jarri gurekin kontaktuan txistulari@txistulari.eus helbidean. Diskoliburu edo disko formatuan salgai dago baita.
Maitatiari buruz gehiago jakiteko, irakurri honako albiste hau.