Joseba Larrietari ekarpena eskertuko dio Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak

Argazkia: Joseba Larrieta, ezkerretik bosgarrena. GETXA GOI

Urduñako txistulari Joseba Larrietak Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren esker ona jasoko du abenduaren 3rako antolatu duten III. Dantza tradizionalaren Esker Onak ekitaldian. Aitortza honekin urteetan zehar Arrastariko Entradillak  jotzen egin duen ekarpena eskertu nahi diote.

Urduñako Getxa Goi txistu taldearen sortzaile eta partaide da Joseba Larrieta Aldama Morda txistularia. Euskal Herriko Txistu Elkartearen zilarrezko dominaren jabe ere bada urduñarra. Orain aitortza dantzaren mundutik iritsi zaio, izan ere, Deia egunkariak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak hirugarrenez antolatutako Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldian, Larrietak Arrastariako Entradillak urteetan joz egindako ekarpena eskertuko dute. Hitzordua Bilboko BBK Aretoan izango da, euskararen egunean, abenduak 3, iluntzeko 8etan. Sarituak izango dira baita beste zazpi talde eta norbanako: Dindirri dantza taldea, Zasi eskola, Etorkizuna dantza taldea, Euskal Museoa, Kepa Artetxe, Jon Irazabal eta Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakari ohiak.

Albiste honen inguruan Deia egunkariak elkarrizketa egin berri dio Larrietari. Hemen duzue irakurgai.

Entradillei buruz gehiago jakiteko, hemen duzue dantza.eus web-guneko kideek Larrietari egindako erreportajea.