[ARGAZKI GALERIA] Santa Zezilia egunez, txistulariak kalez kale

Azaroaren 22an ospatu zen Santa Zezilia eguna eta txistulariak han hemenka kalera atera ziren.  Horietako batzuk dakartzagu hona, sarean arrantzatutako argazkiak testigu.

Zuena hemen ez bada, bidaliguzue komunikazioa@txistulari.eus helbidera eta gustura argitaratuko dugu.

Ordizia

Goizez izan ziren Ordiziako txistulariak kaleak bere doinuekin alaitzen.

Urduña

Larunbatean kontzertua eskaini zuten Urduñako musika taldeek elizan eta bertan izan zen Getxa Goi txistu taldea. Aurretik, ostiralean, tabernetan eta adinekoen egoitzan izan ziren txistu doinuak zabalduz. Beheko argazkia  Txilera igorri zioten Angel Espinoza txistulariari.

Hernani

Euriari aurre eginez, dotore aritu ziren Hernanin Goiz eresi taldeko kideak.

Andoain

40. urteurrena bete duen Olagain txistu taldeak ez zuen kale egin eta iluntzean atera zituen bere doinuak kalera Andoainen.

Durango

Durangaldeko Jaizalen txistu taldeko kideak, aterpetuta baina txistuak eta danbolinak prest!

Eibar 

Usartza txistu taldea  errepidea hartu zuen kalejiraren erritmoan, iluntzea animatuz Eibarren.

Bergara

Hotz eta eurirako ondo prestaturik atera zen Bergarako Txistu Banda, herrian ez zedin musikarik falta horrelako egun batean.

Barakaldo

Barakaldoko Laguntasuna taldeko txistularien familia argazkia Santa Zezilia egunez.