Pepe Arzelus omenduko dute Tolosan, Ander Letamendia txistulariaren parte hartzearekin

Argazkia: Musika Kaperako Arantza Aramendi, Maite Crespillo eta Ander Letamendia txistularia Tolosaldeko Ataria

Tolosako organo jole izan zen Pepe Arzelus omenduko dute bihar herri gipuzkoarrean, emanaldian Ander Letamendia txistulariak esku hartuko du. Tolosako Musika Kaperak antolatu duen kontzertuan txistua, organoa eta ahotsa entzungo dira.

Lagun eta Musika Kaperan kide zuen Ander LetamendiaPepe Arzelus organo jolea. Arzelus, abuztuan zendu zen eta Tolosan organoa jotzen eman zituen 30 urteak gogoan omenaldia eskainiko diote bihar, azaroak 15, Santa Maria elizan iluntzeko 8etan. Kontzertu batez egingo diote gorazarre Gabiriko Pepe gisa ezaguna zen organo joleari. Emanaldian Tolosako Musika Kaperak bi diskotan bildutako doinuetako batzuk emango dituzte, organoarekin batera txistua eta ahotsa izango dira protagonista.

Omenaldiaren inguruan jakiteko, irakurri Tolosaldeako Atariako berri hau.

Egitaraua