Argazkiak: Berako txistulariak – Getxa Goi
Urriaren 27an Lurraren Eguna ospatu zen Beran (Nafarroa). Bertako txistulariekin batera aritu ziren azoka alaitzen Pasai eta Lesakako txistulariak, ikasle eta ikasle ohiak elkartuz giro ederrean. Urriaren 26an berriz, Urduñan (Bizkaia) emanaldi berezia eskaini zuten Getxa Goi txistu taldeko kideek hitzak eta musika uztartuz eta 16. mendetik gaurdaino txistuak hirian izan duen historia birpasatuz.