Pasa den urriaren 21ean kontzertua eskaini zuten Bilboko Udal Txistu Bandak eta Nafarroako Goi-mailako Kontserbatorioko txistu ikasleek. Orain, talde bizkaitarra bisita itzuliko die ikasleei, elkarrekin emanaldia eginez Iruñean urriaren 28an.
Iruñeako kontserbatorioko Iker Larrauri, Jon Heras eta Maite Lomas txistulariek kontzertua eman zuten Bilboko Udal Txistu Bandarekin batera urriaren 21ean Euskalduna Jauregian. Orain, Garikoitz Mendizabalek zuzentzen duen taldeak Iruñerako bidea egingo du. Hitzordua, urriaren 28an izango da hiriburuko Rematxa aretoan 19:30ean. Azken urteotan ohitura bihurtu da Nafarroako Goi-mailako txistu ikasleek Bizkaiko hiriburuko txistu bandarekin jotzea, ikasketa prozesuaren aberasgarri dudarik gabe.
Egitaraua
-
- Kontrapasa … R. Sarriegi
- Gona gorria / Eibarko bikotea … B. Imaz / A. Zuloaga
- Gasteizko biyotz ikarak … J.M. Glz. Bastida
- Episodios urbanos … Eduardo Moreno
- Koldo / Amaitzeko soinua … G. Intxausti / I. Ansorena
- Ez baita dantza … J. Astiazaran
- Idiarena … E. Gorosarri
- Rapsodia irlandarra I … C. Sanchez Ekiza
- Agustin, Xantin eta Juan Joxe … I. Ansorena
- Osabea / Baztan … R. A. de Santiago / H. Olazaran
Bilboko Udal Txistu Banda:
– Garikoitz Mendizabal: zuzendari eta txistu lehena
– Idoia Kareaga: bigarren txistua
– Gorka Zabaleta: silbotea
– Sabin Bikandi: silbotea
– Asier Garcia: perkusioa
Nafarroako Goi-mailako txistu ikasleak:
– Jon Heras
– Maite Lomas
– Iker Larrauri