Atarrabiako Txistu Alardeak 21. edizioa bete zuen urriaren 13ko emanaldian. Ismael Yaguek zuzenduta aritu ziren txistulariak udaletxe plazan.
Gonbitu berezi gisa Mielotxin taldeko Iñigo Agerri soinujole eta kantaria aritu zen, izan ere folk taldeak 15 urte bete ditu aurten. Kontzertuan Mielotxinen hainbat kantu, Lluis Llachen Greziako itsasontzia eta Zaldibobo taldearen Lurra kanta jo zuten besteak beste. Iruñeako txistulariek hainbat bideo zabaldu dituzte sarean. Bideo txikiok bideo bakarren elkartu ditugu.