Argazkia: Adok factory
Euskal musikaren ekoizle eta hedatzaile izateagatik aitortza jasoko du Silboberri elkarteak Berlingo Nazioarteko Musika Lehiaketan. Ekitaldian, Aitor Amilibia txistulariak obra bat estrenatuko du Jose Antonio Hontoria akordeoi jolearekin batera.
Nortasun bereziko musikagileen lana bultzatzea du xede Berlingo (Alemania) Nazioarteko Musika Lehiaketak. Aurtengo edizioan Silboberri elkartea saritzea erabaki dute, euskal musika ekoizten eta berau zabaltzen egindako lanagatik. Ekitaldia borobiltzeko obra bat estreinatuko dute Aitor Amilibia txistulariak eta Jose Antonio Hontoria soinujoleak: Berlinesa. Musika lan berria hau Felix Ibarrondok sortu du ekitaldi honetarako bereziki. Izan ere, Ibarrondo, lehiaketako beste sarituetako bat izango da, bere ibilbideari aitortza egingo dion saria jasoko baitu. Azkenik, euskal ordezkaritza osatuz, Musikene kontserbatorioak ere garaikurra eskuratuko du Berlinen. Ekitaldia urriaren 30ean izango da Alemaniako hiriburuan.