Txistu eta musika bandarako bi obra estreinatuko ditu gaur Garikoitz Mendizabalek

Argazkia: Garikoitz Mendizabal eta Musika Banda entsegu betean. Garikoitz Mendizabal

Gasteizko Udal Musika Bandak eta Garikoitz Mendizabalek  kontzertua eskainiko dute gaur Arabako hiriburuan Urrezko Zeledon garaikurren banaketan. Sarituetako bat Jesus Moraza txistularia izango da.

Gaur, irailaren 18a, Gasteizko Printzipal antzokian emanaldi berezia eskainiko dute Garikoitz Mendizabal eta Gasteizko Udal Musika Bandak. Ekitaldian 2018ko Urrezko Zeledon garaikurrak banatuko dira. Omenduen artean Jesus Moraza Zarate txistularia izango da. Urte askoan txistu irakasle Guridi kontserbatorioan eta Arabako Diputazioko Bandako txistularia.

Jesus Moraza Zarate

Garaikurra jasoko dute baita, Joselu Anaiak plaza taldeko kideek. Hain zuzen ere, gaurko kontzertuan, txistu eta musika bandarako estreinatuko diren obrak taldeko kideetako batek sortuak dira: Joselu Ruiz de GordoaBizi-iturria eta Basoko deia dira estreinatuko diren bi obrak. Hauetaz gain, Xabier Zabala eta Luis Urteagaren pieza bana joko dituzte elkarrekin Garikoitz Mendizabal eta Gasteizko Udal Musika Bandak.

Emanaldia arratsaldeko 8etan izango da eta zuzendari lanetan Hilario Extremiana arituko da.

Egitaraua

¤Arrantzaliak. La oración en el mar – En el puerto, al regreso de la pesca. José Franco

¤Euskal Kanta Bilduma Txistu eta bandarako. Luis Urteaga / ork. Emmanuel Martin / mold. Ángel Briz.

¤Irribarrea Txistu eta bandarako. Xabier Zabala.

¤Seis melodías populares españolas. Berceuse. Emiliana de Zubeldia / ork. Hilario Extremiana.

¤Bizi-iturria.Txistu eta bandarako. Joselu Ruiz de Gordoa

¤Basoko deia. Txistu eta bandarako. Joselu Ruiz de Gordoa

¤Danzas FantásticasExaltación – Ensueño – Orgía. Joaquín Turina / ork. José Mª Navarro