Zangozarako hitzordua jarri du MGTk

Txistulari elkarretaratzea prestatu dute Mugarik Gabeko Txuntxuneroek Zangozan irailaren 15erako. Izena emateko epea hilak 12 itxiko da.

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek deialdi berria plazaratu dute, oraingoan Zangoza (Nafarroa) aukeratu dute elkargune. Hitzordua irailaren 15ean izango da.

Eguna goizeko hamarretan hasiko dute Udaletxeko arkupeetan elkartuz. Familia argazkia egin  ostean Segurako Alborada jo eta abiatuko dira kalejiran txistulariak. Azkenik, bazkari legea izango da parte hartzaileentzat Yamaguchi hotelean.

Izena emateko e-mailez edo telefonoz egin daiteke, irailaren 12a baino arinago. Hona hemen kontaktua: 685 900 928 telefono zenbakian edo mariajesusmalon@gmail.com helbidean.

Errepertorioa

Ohi duten legez, txistulariek fa#ko txistua erabiliko dute. Partiturak lotura honetan eskura daitezke.