Gaztelu plaza, dantzazaleen topagune

Iruñeako Txistu Banda // Jesus Caso

Abuztuan eta irailean bueltan dira Gaztelu plazako dantzaldiak gaitero eta txistularien eskutik. Iruñeako Txistu Banda eta Iruñeako Gaiteroek dantzazaleak dantzan jarriko dituzte asterate eta ostegunero.

Kalejirak, pasodobleak, polkak, zortzikoak… berriz ere entzungai izango dira Iruñeako bihotzean, Gaztelu plazan. Hiriburuko Txistu Bandaren eta Gaitero Bandaren eskutik, astearte eta ostegunero, publikoa dantzan jarri nahi duen ekimenaz gozatzeko aukera izango da. Iraila bitarte, ordutegia arratseko 7etatik 9etara izango da dantzaldirako, hortik aurrera 18:30etara aurreratuko da.

Abuztuan:

  • 20, 22, 27 eta 29an, 19:00tik 21:00ra

Irailan:

  • 3, 5, 10, 12, 17 eta 19an 18:30etik 20:30era