Juantxo Vega txistulari eta flauta joleleak bideo berri hau igo du bere youtube kanalera. Bertan San Sebastian soinu zaharra eskaintzen du.
Vegak berak horrela azaltzen ditu piezaren nondik norakoak:
San Sebastian soinu zaharra Joan Inazio Iztuetak 1824an argitara eman zuen aintzinako euskal dantzen bilduman agertzen da. Soinu zahar hauek XVII eta XVIII mendeetan bizirik izan arren (batzuen jatorria lehenagotik dator), XIXaren hasieran galzorian zeuden. Neurri konplexuetako esaldiez osatuta, dantzatzeko tankera atletikoa dute eta, Iztuetak xehetutako arauak (simetria, periodo amaierak markatzea eta zailtasun mailakaketa) errespetaturik, dantzari bakoitzak sor dezake bere koreografia. Musikak zein dantzak aukera handia uzten dute inprobisaziorako. Paperera eramateko Iztuetak Pedro Albeniz musikariaren laguntza izan zuen. Hau, Mateo Albeniz famatuaren semea, Donostiako San Bizente eta Santa Maria elizen organo jole hasi zen eta Madriden amaitu, ospe handiz, bertako Kontserbatorioko zuzendari. Iztuetak transkripzio horretarako dantzari zahar batzuk bildu eta hauek kantatutako doinuak transkribatu zituen Albenizek.