Argazkia: Juan Manuel Pagadizabal Urdanpilleta
Dantzarien omena jaso zuen Migel Anjel Sagasetak maiatzaren 18an Arizkunen, Mutil dantzen egunaren baitan. Euskal Dantzarien Biltzarrak, Nafarroako Dantzarien Biltzarra eta Jo ala Jo kultur elkartearekin batera izan ziren antolatzaile.
Joan den larunbatean, maiatzaren 18an, dantzarien aitortza jaso zuen Migel Anjel Sagasetak Arizkunen (Nafarroa). Ekitaldia Pirinioetan Dantzan-Mutildantza eguna jaialdiaren baitan gauzatu zen. Bost dantza taldek parte hartu zuten: Luzaideko Bolanteak (Nafarroa), Beskoitzeko Oinak Arin (Lapurdi), Zalgizeko (Zuberoa) dantzariak, Sent Pèr de Léren (Okzitania) herriko dantza taldea eta Baztandarrak dantza taldea. Txistulariek, Baztango erraladoiek eta gaiteroek ere, ez zuten hitzordura utzik egin.
Eguna kalejira batekin hasi zuten 11etan. Ondoren dantza emanaldia eskaini zuten dantza taldeek banaka eta azkenik, Migel Anjel Sagasetari omenaldia burutu zuten Euskal Dantzarien Biltzarrak, Nafarroako Dantzarien Biltzarrak eta Jo ala Jo elkarteak.