Argazkia: Rodrigo Romero
Maiatzaren 4an Sartagudan (Nafarroa) elkartzera deitu ditu txistulariak MGT kolektiboak. Kalejira, Memoriaren Parkera bisita eta bazkariak osatuko dute eguneko egitaraua.
Iaz legez, Mugarik Gabeko Txuntxuneroek Sartaguda bisitatuko dute. Aurtengoan, hitzordua maiatzaren 4rako jarria dute, Memoriaren Egunaren ospakizunarekin bat eginez. Txistulariak goizeko 10etan deituak daude Udaletxe aurrera. Bertan mokautxoa egin ostean txistu eta danbolinak martxan jarriko dituzte, historia gordinez beteriko kaleak txistu doinuz betez.
Memoriaren Parkeraino helduko dira txistulariak eta eguneko lanei bukaera emateko bazkaria izango dute ordu bietan.
Partiturak
Joko diren partiturak hemen eskura daitezke. Ohi dutenez, fa# txistuak erabiliko dituzte.
Izen ematea
Parte hartu nahi duen txistulari orok maiatzaren 1erarte du epea izena emateko olitejo@hotmail.com helbidera e-mail bat idatziz edo whats-app bidez 618 901 637 telefono zenbakira zuzenduz.