Besteon aurrean, zure onenean liburua argitaratu zuen Urko Arozena txistulari eta musikariak urtarrilean. Orain liburua osatu eta berriro argitaratu du. Musikariek kontzertuetan izaten dituzten urduritasunei aurre egiteko estrategiak proposatzen ditu lanak.
Urko Arozena Mugika txistularia, Musikenen irakasle eta entrenamendu mentala izeneko web orrialdearen sortzaile da. Urtarrilean Besteon aurrean, zure onenean izeneko liburua aurkeztu zuen. Autoreak, kontzertuen aurrean musikariek izan ohi dituzten urduritasunei heltzen die, eta horiek kudeatzeko estrategiak proposatzen ditu.
Orain, liburua osatuta berrargitaratu du. Berrikuntza gisa, liburuko proposamenak praktikan jarri dituzten hainbat lekukotza jaso ditu.
Beste lekukotza bat hemen irakur dezakezu.
Entrenamendu mentalaren alorrean eta bereziki musikariei zuzenduta ikastaroak ematen ere badihardu Urko Arozena. Alor hortan pilatutako 13 urteko esperientzia baliatu du liburua idazteko. Gai hauen inguruan gurean ere idatzi izan du, Txistulari 253 aleak dakarren Kontzertuan disfrutatuaz artikuluan adibidez.
Liburua eskuratzeko e-mailez eskatu beharra dago uarozena@musikene.net. Salneurria, 20€ gehi bidalketa gastuak.