Argazkiak: Solabarrieta familia
Otsailaren 9an Juantxu Solabarrieta musikariak utzi gaitu. Txistuarekin ere izan zuen hartu emanik, bere aita Gregorio bezala. Honen harira, honako artikulua igorri digu, Juantxuren seme denak, Txutxi Solabarrieta.
Joan den Otsailaren 9an Juantxu Solabarrieta Garitano (Arrasate 1925 – Miranda de Ebro 2019) hil zen, Gregorio Solabarrieta Balandaren semea (Bermeo 1900 – Miranda de Ebro 1978) Arrasateko Udaleko, Miranda de Ebroko Bandaren eta Mirandako Orfeoiaren sortzaile eta zuzendaria izan zena. Euskarazko Kresaletan zarzuelaren musikagile izan zen, koro eta bandarako hainbat obra konposatu zituena. Txistulari aldizkariaren harpideduna izan zen hogei eta hogeita hamar hamarkadetan, haren konposaketak argitaratuz.
Juantxu Solabarrieta analista kimikoa izan zen lanbidez, baina musikaria bihotzez. Txikitatik bere aitarekin ikasi zuen, hasiera batean tronpetajole bezala eta aurrerago tronparekin, Miranda de Ebro Udaleko Bandan 57 urtetan parte hartuz. Mirandako Orfeoian eta baita Los Veteranos abesbatzan ere.
Bere familian musika eta euskaldun giroa beti izan zituen gogoan; honela 1981ean bere semeak (Juanjo Solabarrieta, piano eta flauta-jotzaile; eta Txutxi Solabarrieta, Donostiako Musika eta Dantza Eskolako flauta irakaslea eta Pablo Sorozabal boskoteko kidea) bultzatu zituen Mirandako txistulari banda egitera, ehun partaide inguru izatera iritsi zena.
Berak merezi zuen bezala, Otsailaren 10ean, bere hiletan ez ziren bere udaleko banda eta orfeoia falta izan, eliza jendez gainezka, aitaren obrak jotzen zituztelarik, behar bezala agurtu zuten: gizon aparta eta musikari bikaina.