Iragarrita zegoen gisan, igandean, azaroak 11, Xirolarru joleen topaketa izan zen Oionen, aukera baliatuta, txistua eta xirolarrua uztartu zituzten.
Oiongo (Araba) Irule Kultur Elkarteak antolatua, Xirolarru joleen topaketa ospatu zen igandean. Aukera, txistua eta xirolarruaren arteko fusioa egiteko probestu zuten. Horretarako Oiongo, Abetxukoko, Gasteizko eta Zuiako txistulariak Alberite (Errioxa) eta Oiartzundik (Gipuzkoa) etorritako xirolarru joleeak elkartu ziren. Txistulari arabarren buru Jose Luis Cantabrana eta xirolarru joleen zuzendari Juan Mari Beltran aritu ziren. Herriko dantza taldeak ere parte hartu zuen emanaldian.
Erakusgarri, bideo bat eta hainbat argazki igorri dizkigute: