Jose Migel Laskurain eta Xabier Vesga txistulariak egunotako berri paperetan agertu dira. Lehena, orkestra zuzendari gisa Bielorrusian arituko baita eta bigarrenak, elkarrizketa zabala eskaini diolako Gipuzkoako Hitzari. Kontu pozgarria da gure musika tresnaren ingurukoak prentsan azaltzea, noski.
Orkestra zuzendari eta txistulari gisa ezaguna da Jose Migel Laskurain eibartarra. Gipuzkoatik Bieloerrusiara egingo du salto, bertako Orkestra Nazionalak taldea zuzentzera gonbidatu baitu urtarrilean. Eibartarrak entseguetan eta kontzertuan zuzenduko du Bieloerrusiako telebista eta irratiaren Orkestra Nazionala, urtarrilaren 17tik 23 ospatuko den orkestra zuzendarien nazioarteko lehiaketaren harira. Landu beharreko programa ez-ohikoa izango da Laskurainentzat, izan ere soilik musikagile errusiarren obrak joko baidituzte. Berria horrela jaso du Diario Vascok.
Gipuzkoako Hitzak elkarrizketa luzea dakar azaroak hiruko alean, Xabier Vesga errenteriarrarekin. Txistularia, Errenteriako Txistu Bandako zuzendaria azken 15 urtean, Kemena gazte abesbatzeko zuzendaria eta DBHko musika irakasle gisa gogoeta eta kontu interesgarri asko izan ditu mintzagai. Elkarrizketa, guztiz gomendagarria, hemen duzue irakurgai.