Garikoitz Mendizabal, Alberto Urretxuren Soinuaren Bidaian

Argazkiak: ALBERTO URRETXU//GARIKOITZ MENDIZABAL

Alberto Urretxu tronboi-jolearen proiektu berrian parte hartu du Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak. Soinuaren Bidaia II izenarekin grabatu duten lana, azaroak 3an aurkeztuko dute Bilboko Campos Eliseos antzokian.

2015ean, Alberto Urretxu Bilboko Orkestrako tronboi-joleak, martxan jarri zuen Soinuaren Bidaia izeneko egitasmoa. Oraingoan, ekimen horren bigarren partea grabatu berri dute, tartean Garikoitz Mendizabal txistularia izan da, haize-metala eta harizko soka tresnei  txistuaren kolorea gehituz. Errepertorioari dagokionez, Urretxuk  Euskal Herriko musikagile naiz unibertsalen lanak aukeratu ditu diskorako.

Orain, zuzenekoei ekingo diete, modu berezian, izan ere Toti Martinez de Lezea idazleak bere testuak uztartuko ditu musikarekin. Aurkezpen emanaldiak Bilboko Campos Eliseos antzokian egingo duten kontzertuarekin hasiko dituzte, azaroaren 3an 19:30ean. Sarrera doakoa izango da, lekua bete arte.

Kontzertuko afitxa hemen duzue.