Asteburuan txistua protagonista izan zen Aretxabaletan

Argazkiak: ARETXABALETAKO TXISTULARIAK
Leintz bailarako 9. Txistu Eguna ospatu zen larunbatean, urriak 27an, Aretxabaletan (Gipuzkoa). Igandean berriz, Araba Txistu Bandak kontzertua eskaini zuen Arkupe Aretoan.

Eguraldi makurrari aurre eginez, urriak 27an, larunbatarekin, bederatzigarren urtez ospatu zuten Leintz Bailarako Txistu Eguna. Aurtengoan Aretxabaletan egokitu zen hitzordua. Goizean, txistulariek herriko kaleak alaitu zituzten diana joz, eguerdialdera herriko plazan kontzertua emateko. 38 txistulari bildu ziren Jose Luis Cantabrana txistulari murgiarraren zuzendaritzapean.

Eguneko argazki galeria sarean jarri du Goienak.

Igandean

Hurrengo egunean, Arkupe Aretoko goxotasunera jo zuten txistulariek, bertan, 12:30ean Araba Txistu Bandaren emanaldia baitzen. Talde arabarrak Bastida, Olaizola, Ekiza eta Aranburu maisuaren obrak jo zituen besteak beste. Goienak hemen jaso zuen kontzertua ireki zuen Aro Berriak kanta: