EHTEk 1936ko gerraren aurretik publikatu zituen Txistulari aldizkariak digitalizatu ditu. Hamar aleko bilduma pixkanaka bazkideen eskura jartzen gaude. Oraingoan seigarren alea dakargu, jada eskuragarri dago gure webean, oso-osorik.
Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927an jaio zen. Txistulari aldizkaria, berriz 1928ko iraila-apirilekoa du lehenengo zenbakia. Aldizkaria gerrarekin bere jarduna eten eta berrabiatzerakoan hutsetik hasi zen, horregatik bi garai bereizten ditugu: gerra-aurrekoa eta ostekoa. Oraingoan, garai horretako 6. alea dakargu hona.
Gerra aurreko lehenengo 10 aleak digitalizatu berri ditugu, eta pixkanaka webean bazkideen eskura jarriko ditugu.
Seigarren zenbakia
1929ko urtarrila eta otsailari dagokion aldizkaria, esker oneko hitzekin eta poztasuna adieraziz hasten da, izan ere agerkariak urtea bete duela ekartzen dute lehen orrialdera, euskaraz eta gaztelaniaz.
Ondoren El Tamborilero de Amayur artikulua dator, Adolfo de Larrañagak sinatua eta O.P. Vuillermet-en honako aipuarekin: “dantza lotu horiek besterik ez dira, moral boltxebikea baino”.
Lizarrako Aita Hilario Olazaranen Txistu Metodoaz mintzo dira hurrengo orrialdeetan. Txistua eta danbolina, eta jotzailea bera izpide ditu Miguel Ostolazak artikulu luze eta zabal batean, gogoetaz betea.
Jose Zapiain Irastorzak, berriz, Saski Naski taldeko txistu eta dantzariek Parisen izandako arrakastaren berri ematen digu kronika batean.
Cronica izenburupean hainbat berri labur agertzen dira, besteak beste: Txisturako Musikalanen lehiaketa, ezpatadantza Buenos Aires hirian eta aldizkariaren urtearen inguruko hausnarketa. Naskaldiaren berri laburrak, tartean Kirikiñoren heriotza eta erromerien agenda biltzen ditu seigarren Txistulari honek.
Musika atala
Luis Urteagaren Iztilargi obra argitaratzen da ale honetan, hiru mugimenduz osatua eta ohiko txistu bandarako idatzia.
Benetako altxorra, datu interesgarriz eta bitxikeriaz betea, bazkide guztien eskura pdf formatuan deskargatzeko aukerarekin. Benetako oparia.
Aldizkaria ikusteko klikatu hemen (soilik erregistratutako bazkideentzat eskura).
Bazkide egiteko, bidali zure datuak txistulari@txistulari.eus-era.
Bazkide egiteko informazio gehiago hemen.
Bazkidea bazara, baina ez bazaude web gunean erregistratuta, idatzi komunikazioa@txistulari.eus-era