Argazkia: 2017ko Durangoko Txistu Kontzertua: ADOK-FAKTORY
Silboberri elkarteak jakinarazi duenez, aurten ez du ohiko Durangoko (Bizkaia) Txistu kontzertua antolatuko. Alardeak utzitako lekua Mixel Etxekopar xirulari eta musikariak Et Incarnatus orkestrarekin eta François Rossé piano-jole eta musikagilearekin ondutako kontzertuak beteko du. Silboberrik, hurrengo urtean Alardearen antolakuntzari berriro helduko diola adierazi du.
Durangoko 24. Txistu Kontzertua izan behar zuenak, urtebete itxaron beharko du taularatua izateko. Hala erabaki du Silboberri elkarteak. Hutsunea betetzeko kontzertu berezi bat programatzea erabaki dute: Txoriei. Migel Zeberioren zuzendaritzapean Incarnatus orkestra, Mixel Etxekopar xirulari eta musikaria eta François Rossé musikagile eta piano-jolea arituko dira emanaldian. Kalitatezko ikuskizun berezi gisa aurkeztu dute antolatzaileek eta sarrera doakoa izango dela adierazi dute, aukera probesteko animatuz.
Urriak 27an, larunbatarekin, San Agustin Kultur Gunean arratsaldeko 8etan izango da. Egitaraua hemen duzue. Bestetik, antolatzaileek azpimarratu dutenez, datorren urtean Durangoko Txistu Kontzertua berreskuratuko dute.
Ikuskizunaren aurkezpen bideoa honatx: